Politika -

Inbestidura

Albak berretsi du Elkarrekin Podemosek ez duela EH Bildu babestuko

Aurretik, EH Bilduk negoziatzera deitu du Elkarrekin Podemos, Iriarte babesteko. Lander Martinezek gonbita onartu du, eta abstentzioaren aldekoak izanda ere, ''gauzak aldatu daitezkeela'' esan du.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nagua Alba Podemos Euskadi alderdiko buruak larunbat honetan argitu du Elkarrekin Podemos koalizioak ''beti esan izan duela gauza bera'' lehendakari berriaren inbestidura saioan izango duten jarreraz eta, hala, berretsi du koalizioak ez duela Maddalen Iriarte EH Bilduren hautagaia babestuko.

Arratsaldean egin ditu adierazpenok Albak, goizean Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak Elkarrekin Podemos koalizioari luzatutako deiaren ostean. Hain zuzen ere, Casanovak bien arteko negoziazioak berehala ekiteko eta, asteazkena baino lehen, Elkarrekin Podemos jarrera aldatzeko eta Maddalen Iriarteren hautagaitza babesteko prest dagoen aztertzeko deia luzatu du Radio Euskadin. Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko ordezkariak gonbita onartu du.

Iker Casanovak onartu du EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen botoak ez direla nahikoa Iriarteren hautagaitzak aurrera egin dezan. Hala ere, esan du ''legegintzaldian zehar Elkarrekin Podemosek gehiengoa duten proposamenak bakarrik onartuko baditu, legegintzaldi aspergarria'' izango dugula, ''edo Elkarrekin Podemosen parte-hartze txikiko legegintzaldia''.

Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko ordezkariak Casanovaren gonbita onartu du eta negoziazioei ekiteko prest agertu da, baina argi utzi du bere kolazioaren jarrera abstentzioaren aldekoa dela. Edonola ere, zera gaineratu du: ''Baina noski; gauzak aldatu daitezke''.

Asteburu honetan itxi liteke EAJ-PSE akordioa

Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak larunbat honetan adierazi duenez, urratsak ematen jarraitzen dute PSE-EErekin akordioa lortu eta ''Jaurlaritza sendoa'' lortzeko.

Radio Euskadin bertan adierazi duenez, lanean ari dira orain arteko egindako lanak ''emaitza onak'' eman ditzan. Jeltzalearen arabera, lau ildotan ari dira lanean: ekonomia eta enplegua; babes soziala bermatzeko sistemari eusteko eta hobetzeko neurriak; bakegintza eta elkarbizitza; eta estatus juridiko-politiko berrian aurrera egitea.

Eneko Andueza PSE-EEko ordezkariak, bestalde, esan du ''oraingoz'' ez dagoela akordiorik ''erabat'' itxita EAJrekin Gobernua osatzeko, baina ''baliteke'' asteburu honetan ixtea''. Anduezak onartu du autogobernuaren inguruan azken egunetan negoziazioak aurrera egin duela, baina gaineratu du hori ez dela ''gai bakarra''.

 

Ia itxita dute akordioa EAJk eta PSE-EEk
Ia itxita dute akordioa EAJk eta PSE-EEk
Ia itxita dute akordioa EAJk eta PSE-EEk

1:29

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza EAEko hauteskundeak EH Bildu Bizkaia Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi