Politika -

Krisialdia PSOE-n

PSCren bi diputatu, Rajoyri emandako ezetzak utzitako lehen biktimak

Soraya Rodriguezek eta Eduardo Madinak ordezkatuko dituzte zigortutako sozialistak, EBrako Batzorde Mistoaren presidente eta bozeramale lanetan.

Zaragozak eta Ponsek alderdiaren boto disziplina hautsi egin zuten. Argazkia: EFE
Zaragozak eta Ponsek alderdiaren boto disziplina hautsi egin zuten. Argazkia: EFE
Zaragozak eta Ponsek alderdiaren boto disziplina hautsi egin zuten. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Zaragoza eta Pere Juan Pons PSCren diputatuak izan dira Mariano Rajoyren inbestidura saioan ezezko botoa emateagatik zigorra jaso duten lehenengoak. EBrako Batzorde Mistoaren presidente eta bozeramale karguetatik kendu egin ditu alderdiak.

Hala, Soraya Rodriguezek (Pedro Sanchezen dimisiotik martxan dagoen kudeaketa batzordearen ildoa babesten du) eta Eduardo Madinak (primarioak galdu egin zituen Pedro Sanchezen aurka 2014an) ordezkatuko dituzte zigortutako diputatuak, alderditik jakinarazi dutenez.

Soraya Rodriguez presidente izendatu duten batzordera zihoanean, Zaragozak berak esan du ez duela uste Zuzendaritzak zigortu duenik eta "pozik" agertu da, neurriak PSC eta PSOEren arteko harremana hobetzeko balioko duelakoan.

"Nire ustean, PSC eta PSOEren arteko harremanak hobetzeko balio badu, ondo egintzat jotzen dut", esan du Zaragozak. Horren ildotik, gaineratu duenez, garai berri honetan "elkar ulertzerako hitzak" baino ez dira entzungo bere alderdiaren ahoetatik.

Zaragozak eskerrak eman ditu "errespetuz" adierazi baitiotelako erabakia, gaur bertan taldearen batzar batean, eta goraipatu egin du horren moduko erabakiak modu "ordenatu" batean hartzea.

Halaber,  berretsi du "inolaz ere" sentitu duela zigortu dutenik eta arazo barik aurre egingo dio talde parlamentarioak ezarriko dion 600 euroko isunari, Rajoyren inbestiduran boto-diziplina hausteagatik, isun ekonomikoa "gutxienekoa" delako.

"Aurretik ere bizi izan dut, beste batzuetan ere isunak jaso ditut. Alde horretatik berrerorlea naiz", esan du.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika albisteak Albisteak Alderdi Sozialista PP Rajoy albisteak Eguneko albisteak