Politika -

Beasainen

Egibar: 'Apustu baketsu abertzaleak Estatuaren eskemak hausten ditu'

EAJko presidenteak adierazpen hauek egin ditu Beasainen, batzokiaren inaugurazio ekitaldian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar bozeramaile jeltzalearen ustez, "ezker abertzaleak soilik bide baketsuen alde egiteak Estatuaren eskemak hausten ditu".

Jeltzalearen arabera, "aldez aurretik ETAk su etena ezarri behar du" Estatuak "denbora kudeatu ahal izateko". Horretaz gain, talde armatuak ez badu hartutako erabakiarekin bat egiten "ezker abertzalearen disidente" izango da.

EAJko presidenteak adierazpen hauek egin ditu Beasainen, batzokiaren inaugurazio ekitaldian. Bertan Markel Olano Gipuzkoako diputatu orokorrarekin eta Aitor Aldasoro EAJko Beasaingo alkatetzaren hautagaiarekin egon da Egibar. Jeltzaleak esan duenez, ezker abertzalean "faktore erabakigarri bat dago, aldebakartasuna, euren kabuz hartzen dituzte erabakiak eta eta diote ETAri itxaroten".

"30, edo gutxienez, 12 urte berandu datoz, Lizarra Garazi paktutik, baina aldebakartasunez erabaki dute soilik bide baketsuak eta demokratikoak erabiltzea", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea