Politika -
Gure Esku Dago
Hernanik eta Astigarragak herri-galdeketak egingo dituzte udaberrian
Datorren urteko martxoaren 19an egingo dute erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketa. Egun berean, Oarsoaldean eta Tolosaldean ere izango dira.
EITB.EUS
Euskal Herriko estatus politikoaren inguruko herri-galdeketak egingo dituzte 2017ko martxoaren 19an Hernanin eta Astigarragan, Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-plataformak deituta.
Horren harian, 'Udaberri-festa' egin dute larunbat honetan Hernanin, hirugarren urtez, eta ekitaldi horretan galdeketaren data jakitera eman dute: datorren urteko martxoaren 19an, hain zuzen ere. Egun berean Oarsoaldeko lau herritan eta Tolosaldeko 28etan ere izango dira herri-galdeketak.
Hautestontziak jarri ahal izateko, sinadura-bilketa abiatu du asteburu honetan Bagagiltza herri plataformak. Gauzak horrela, Hernanin 1.700 sinadura jaso behar dituzte, eta Astigarragan, berriz, 500.