Politika -

LOMCE legea

Espainiak Jaurlaritza salatu du 6. mailako errebalida ez egitegatik

Helegitea eta errebalida erretiratzea eskatu dio jarduneko Eusko Jaurlaritzak gobernu espainiarrari.

Errebalida azterketa egin ez zuelako helegitea aurkeztu du Espainiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren kontrako helegitea jarri du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, 2015-16 ikasturtean LOMCE legeak ezarri zuen 6. mailako errebalida ez egiteagatik. Josu Erkoreka jarduneko Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, helegitea bera "zentzugabekeria" hutsa da.

Gobernu bileraren ondorengo prentsaurrekoan baieztatu du Erkorekak Espainiako Gobernuak salaketa jarri duela.

"Helegite horrek ez du zentzurik", adierazi du Jaurlaritzako bozeramaileak. Are gehiago, helegitea bera "zentzugabekeria" hutsa dela adierazi du, batez ere, Mariano Rajoyk inbestidura egunean errebaliden auzia berriz aztertzeko asmoa zuela iragarri ostean.

Gobernuaren enegarren helegite horren atzean "birzentralizazio" asmoa dagoela nabarmendu ostean, Erkorekak azaldu du helegite eta errebalidak atzera bota beharko dituela Espainiako Gobernuak bi gobernuen arteko elkarrizketek aurrera egitea nahi badu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika LOMLOE hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua argazkiak Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak