Politika -

Legegintzaldi berria

Ministroek karguen zina egin dute Felipe VI.aren aurrean

Mariano Rajoyren Gobernu berria osatzen duten hamahiru ministroek euren karguen zina egin dute Felipe VI.aren aurrean, Zarzuela jauregian. Bik promesaren formula erabili dute, zinarenaren ordez.

Ministro berriek agerraldia egin dute hedabideen aurrean. Argazkia: EFE
Ministro berriek agerraldia egin dute hedabideen aurrean. Argazkia: EFE
Rajoyren 13 ministroek karguaren zina egin dute

1:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyren Gobernu berriko hamahiru ministroek zortzi gizonezko eta bost emakumezko) karguen zina egin dute gaur goizean, Zarzuela jauregian, Felipe VI.a erregearen aurrean. PPko buruak gobernuburu gisa bere kargua hartu eta lau egun igaro ostean bete dute eginbide hori.

Rajoy presidenteak atzo hautatu zituen gobernukide berriak audientzia-aretoan bertaratu dira erregearen aurrean karguen zina egitera. Modu horretan, bukaera eman zaio 320 egun iraun duen jarduneko Gobernuari.

Ministroetako bik promesaren formula erabili dute, zinarenaren ordez. Horixe izan da Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak eta Dolores de Cospedal Defentsa ministroak egin duten hautua.

Ekitaldian izan den beste berritasunetako bat erregeak ministroei eskua eman diela eta zoriondu egin dituela izan da. Hori egin ahal izateko, protokolo tradizionalean aldaketak egin dituzte.

Behin karguen zina eginda, gobernukide guztiak Moncloara joan dira lehendabiziko Ministro Bilera egitera; ondoren, ministroek euren karguez jabetuko dira.

Rajoyk hitz egitea eta itun asko egitea eskatu die Gobernu berriko ministroei

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak hitz egin, elkarrizketak izan, itunak egin eta adostasunak lortzearen garrantzia azpimarratu die Gobernu berriko ministroei, hasi berri den legegintzaldian akordioak lortzeko eta ekonomiak eta enpleguak gora egin dezaten.

Ministroen Kontseiluaren lehen bilera aurkezpen kutsukoa izan da eta bertan bildutakoek ez dute erabakirik hartu.

Bilera amaitutakoan, Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro ere badenak lehendabiziko prentsaurrekoa eskaini du Gobernuko bozeramaile gisa, Soraya Saenz de Santamariaren tokia hartuz.

Mendez de Vigok azaldu duenez, Rajoyk eskerrak eman dizkie ministro berriei Gobernu berriko kide izatea onartzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako Felipe VI.a albisteak Espainiako Gobernua bideoak Gaurko azken orduko albistea