Politika -

Torturak

Irati Mujikaren tortura salaketa ikertzeko agindu du Konstituzionalak

Auzitegi Konstituzionalak dio salaketa ez zela “modu eraginkorrean” ikertu. Mujika 2009an atxilotu zuen Guardia Zibilak; zazpi egunez inkomunikatuta egon zen; 2014an absolbitu egin zuten.

Auzitegi Konstituzionala. EFE
Auzitegi Konstituzionala. EFE
Auzitegi Konstituzionala. EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak onartu egin du Irati Mujikaren babes-helegitea, hark egindako tortura salaketa "modu eraginkorrean" ikertu ez zela ebatzita.

Irati Mujika Guardia Zibilak atxilotu zuten 2009an, Segiren aurkako polizia-operazio batean. Zazpi egunez inkomunikatuta izan ostean, espetxera bidali zuten. Tortura gogorrak jasan zituela salatu zuen, baina epaitegiek artxibatu egin zuten haren salaketa. 2014an absolbitu egin zuten.

Orain, zazpi urte geroago, Auzitegi Konstituzionalak ondorioztatu du Mujikaren tortura salaketa “gaizki” ikertu zela, instrukzioa ez zela "ahal zen guztia zabaldu". Horrenbestez, "zaintza judizialerako eskubidea urratu" zela uste du eta tortura salaketa berriro ikertzeko agindua eman du.

Inkomunikatuta egon zen egunetan poltsa jarri ziotela, kolpeak eman zizkiotela eta umilazioak jasan zituela kontatu zuen. Bortxatzeko mehatxua ere egin ziotela salatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak albisteak Eguneko albisteak