Politika -

Rajoyren inbestidura

PSOEk abstenitzeko hartutako erabakia 'zentzuzkoa' dela esan du Rajoyk

Gainera, PSOEren Batzorde Federalak onartutako ebazpenean etorkizunean hitz egiteko eta akordioak lortzeko moduko gaiak daudela adierazi du.

Mariano Rajoy artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren Batzorde Federalak inbestidura saioko bigarren bozketan abstenitzeko eta PPri gobernatzen uzteko erabakia "zentzuzkoa" dela adierazi du Mariano Rajoy Espainiako jarduneko presidenteak, eta guztien aldetik "borondatea" baldin badago, Espainiak "etorkizun oparoa" izango duela ziurtatu du.

Xavier Garcia Albiol Kataluniako 'popularren' presidenteak aurkeztu duen gosari informatibo batean, Mariano Rajoyk sozialisten iritzi aldaketa baloratu du. Sozialisten abstentzioari esker, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidente izango da berriro.

Rajoyren hitzetan, "bestearen tokian" jarri da, eta esan du PSOEk atzo onartutako ebazpenean etorkizunean hitz egiteko eta akordioak lortzeko moduko gairik badela.

Espainiak laster Gobernua izango duen itxaropena agertu du Rajoyk, eta berak gidatuko duen taldeak katalanen eta gainerako espainiarren "interesak eta ongizatea" zainduko dituela nabarmendu du.

Gobernu berriak elkarrizketarako eta ulermenerako bideak irekiko dituela eta legea bete eta betearaziko duela agindu du Rajoyk. Bestalde, Espainiak etorkizun oparoa izango duela iragarri du.

Hala eta guztiz ere, ez du xehetasunik eman nahi izan, eta Parlamentuan, inbestidura saioan, hitz egingo duela azpimarratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Sozialista Rajoy Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Euskadiko PP Gaurko azken orduko albistea