Politika -

DIMA

Erabakitzeko eskubidearen alde, bat eginda

Demokrazia garaiko berrogei zinegotzi eta alkate inguruk bat egin dute gaur Diman, Gure Esku Dagok azaroaren 27rako deitu duen herri-galdeketari babesa adierazteko.

Demokrazia garaiko zinegotziak eta alkateak bildu dira Diman.
Demokrazia garaiko zinegotziak eta alkateak bildu dira Diman.
Demokrazia garaiko zinegotziak eta alkateak bildu dira Diman.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketarako hilabete faltan, Dimako Gure Esku Dagok ekitaldi instituzionala antolatu du gaur. Demokrazia garaiko berrogei zinegotzi eta alkate inguruk bat egin dute herri horretan deitutako kontsultarekin.

Nekane Intxaurtza Dimako alkateak 1936. urtean Udalak egindako aldarrikapena ekarri du gogora. Sei puntuko testua da, eta azkenak ondorengoa dio, hitzez hitz: "Barriro adierazotea Errepublikako Gobernuari eze Euskal Herriaren irrika politikoa, laburbilduz, 1839ko urri bigarrenaren 25eko Legea derogatzea dala: lege horrek gure herriaren berezko askatasuna deusezten dau, eta horrexegatik egiten da protesta, behin eta barriro, ondiño indarrean dagoan lege horren kontra".

Ondoren, Lore Bilbao zinegotziak Gure Esku Dagoren manifestua irakurri du, bertan bildutakoen izenean: "Gaur, hemen batuta, Frankoren diktaduraren ostean, Dimako herriaren zerbitzura egongaran eta gagozan alkate eta zinegotziok Euskal Herriarentzat erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dogo; horrela, geuk be, gure aurretik kolore, edade, pentsakera eta izakera desbardinetako dimoztarrak egindako bideari jarraipena emonaz".

Azaroaren 27an Dima eta Bakaikun egingo dira herri galdeketak, eta 2017an 100 herri ingurutan.

Uribe-Butroen, prozesuaren hasiera

Uribe-Butroeko herritarrek ere ekitaldia egin dute gaur goizean, Gatikan, eskualdeko galdeketetarako prozesuaren hasiera iragartzeko.

Eskualde horretako parte diren Arrieta, Bakio, Gatika, Gamiz-Fika, Jatabe, Meñaka eta Mungiak 2017ko udaberri aldera gauzatu nahi dute erabakitzeko eskubidea, eta bide horri ekiteko asmoz, sinadura bilketa jarri dute martxan gaur hasi eta abenduaren 18ra bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Azken ordukoa Bizkaia Gure Esku giza katea Alderdi politikoak berriak Arratia-Nerbioi albisteak