Politika -
Imelsa auzia
Auzitegi Gorenak deklaratzera deitu du Rita Barbera, ikertu gisa
Valentziako Udaleko Talde Popularraren dirua zuritzegatik ari da ikertzen senataria.
Agnetziak | Erredakzioa
Ustez dirua zuritzeagatik Rita Barbera, Valentziako alkate ohia, ikertzen dabilen Auzitegi Goreneko epaileak deklaratzera deitu du senataria. Azaroaren 21ean deklaratu beharko du, ikertu gisa, hain zuzen ere.
Auzitegi Gorenak Valentziako Alkate zen garaian udal horretako Talde Popularraren dirua "pitufeo" izenez ezagutzen diren operazioen bidez ustez zuritzegatik ikertzen du Barbera.
Ikertuak bere borondatez deklaratuko du Candido Conde Pumpido epaileak interrogatu ahal izan dezan, hark Barberaren aurka aritu ahal izateko Senatuari suplikatorioa eskatu behar ote dion edota auzia artxibatuko duen erabakitzeko. Agerraldia goizeko 10:30ean hasiko da.
Conde Pumpidok, gaur eman duen beste ebazpen batean, onartu egin du PSOE Barberaren aurkako akusazio partikular gisa aurkeztea; horretarako 3.000 euroko fidantza ezarri dio alderdi horri.
Gorenak irekitako kausa fiskalaren aldeko txostenean dago oinarrituta, eta hura Imelsa auzia ikertzen ari den Valentziako 18 zenbakiko instrukzio-epaitegiak Gorenera bidali zuen azalpen arrazoitutik eratorri da.
Ikerketa horren muinean 2003an, 2010ean eta 2011n antzeman ziren 200.000 eurotik gorako zenbait diru-sarrera daude.