Politika -

Urteurrena

ETAk indarkeriari uko egin eta bost urtera, amaierak zerumugan darrai

Halere, azken bost urteetan mugarririk ere egon da; presoek bide legalen alde egin zuten, ETAren armategien zigilatzea eta egitura militarren desegitea.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain dela bost urte, ETAri "behin betiko" bukatzeko eta Espainiako eta Frantziako gobernuei ETArekin "gatazkaren ondorioei buruz" soilik eztabaidatzeko eskatu zien Donostiako Bake Konferentziak.

Gainera, "biktima guztientzako" ordaina eta alderdien arteko elkarrizketa eskatu zuen Konferentziak, eta prozesu horren amaieran herri galdeketa bat egin daitekeela erantsi zuen.

Egun bat beranduago, ETAk jarduera armatua behin betiko amaitutzat jotzen zuela iragarri eta "konfrontazio armatua gainditu ahal izateko" konpromiso "argi, sendo eta behin betikoa" azaldu zuen.

Helburu horrekin, "Espainiako eta Frantziako gobernuei elkarrizketa prozesu zuzena zabaltzeko" eskatu zien, "gatazkaren ondorioei" irtenbidea ematera zuzenduta.

Garai horretan, Jose Luis Rodriguez Zapatero zen Espainiako presidentea eta Patxi Lopez lehendakaria.

Gobernu espainiarra, Mariano Rajoy buru izan den bitartean, uko egin dio beti negoziatzeari, armagabetzea, presoen egoera? adosteko, ETAren porrot poliziala aipatuta, edonolako negoziazio politikoa eginez, ez presoen inguruan, ezta polizia operazioei dagokienez ere.

2013ko abenduan, EPPK ETAren eta ezker abertzalearen presoak biltzen dituen elkarteak ontzat eman zuen presoen "etxeratze prozesua, Euskal Herriratzea lehentasunez eta kaleratzea ezinbestez, lege baliabideak erabiliz gauzatzea, horrek inplizituko gure zigorraren onarpena dakarren arren".

Gainera, eragindako mina aitortu zuen kolektiboak eta preso bakoitzaren erantzukizuna aztertzeko prest agertu zen.

Kolektiboak orduan emandako pausoak bide politiko bat hasi eta aurtengo urtarrilean burutu zuen, Rufi Etxeberria Sortu eta ezker abertzaleko kide historiak EPPKri zuzendu zitzaionean "legedia errealitate politiko berrira egokitu beharra" zuela esateko.

Imagen de archivo: EiTB

2014ko urtarrilean, ETAk lehen eta, orain arte bakarra, pausoa eman zuen armagabetzerantz, armategien zigilatzeari ekin zionean. Urte horren otsailean, Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordeak, Ram Manikkalingam buru zela, prozesuaren zehaztasunak eman zituzten.

"ETAk arma, munizio eta lehergailu kopuru jakin bat erabili ezinik utzi ditu, eta hori guztia bideo batean grabatuta dago. Era berean, erabili ezinik utzitako arma horien inbentarioa eginda dago", azaldu zuen Manikkalingamek.

ETAren armategietako arma batzuen zigilatzeak beste argazki bat ekarri zuen, garrantzi politiko handikoa: egiaztatzaileek Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuten, mundu osoko eta historia osoko bake prozesuetan lehen aldiz.

ETAk bost hilabete geroago eman zuen hurrengo urratsa, hain zuzen, 2014ko uztailean, egitura militarrak desegin zituela iragarrita.

2015eko azaroan, Eusko Jaurlaritzak "aurrea hartu eta arriskuak bere gain hartzeko" prest zegoela iragarri zuen, ETAren amaiera "desblokeatzeko" eta nazioarte mailan ahalegina egiteko, armagabetzea behin betiko burutzeko.

Aurreko irailean, Gudari Eguna dela eta zabaldutako agiri atean, ETAk kritikatu egin zuen azken bost urteetan, armak erabiltzeari uko egin zionetik, ez dela amaierarik gauzatu. Orduan hartutako erabakia, "ETAren eta bere kidegoaren iparrorratz bakarra" dela ziurtatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Urkullu albisteak Euskadi Ta Askatasuna albisteak