Politika -
Entzuketak
Alderdi guztiek, PP izan ezik, Fernandez Diazen jarrera gaitzetsi dute
Jose Alberto Martin–Toledano PPren Batzordeko bozeramaileak esan du “legez kanpo grabatzen duten pertsonen jarrera gaitzetsi” behar dela.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkatuta dauden alderdi guztiek, PP izan ezik, Fernandez Diaz jardunean dagoen Barne ministroaren jarrera gaitzetsi dute astelehen honetan, urriak 18. Daniel de Alfonso Kataluniako Iruzurraren aurkako Bulegoko zuzendariarekin izan zituen elkarrizketen harira, bere portaera “antidemokratikoa” izan zela esan dute.
Fernandez Diazen jarrera gaitzesteko Legez besteko proposamen hori Partit Demòcrata Europeo Català (PDECAT) alderdiak aurkeztu du (Diputatuen Kongresuan Talde Mistoaren baitan dago).
Testu horren bidez, “Fernandez Diazen jarrera eta ekintza antidemokratikoak” gaitzetsi nahi izan dute alderdi politikoek. Gainera, berarekin (ministroarekin) bat ez datozenekin etika politikorik ez duela gaineratu dute.
Fernandez Diazen eta Daniel de Alfonsoren arteko grabaketa horietan, ERCko eta CDC alderdietako agintariak ustelkeria kasuetan nahasteari buruz hizketan entzuten zaie.
Sergi Miquel PDECAT alderdiko bozeramailearen arabera, jardunean dagoen Barne ministroaren eta Kataluniako Iruzurraren aurkako Bulegoko zuzendariaren arteko grabaketek agerian uzten dute “erakundeek erabilera alderdikoia” egiten dutela. Halaber, “demokrazia eta gardentasun falta” nabari dela deitoratu du .
Beste alde batetik, Jose Alberto Martin–Toledano PPren Batzordeko bozeramaileak esan du “legez kanpo grabatzen dutenen jarrera gaitzetsi” behar dela, baita “entzuketa horiek manipulatu eta zabaltzen dituzten pertsonenak” ere.