Politika -
Katalunia
Artur Mas: 'Estatuak jende demokrata eta bakezalea epaitu nahi du'
Generalitateko presidente ohiak PDCk Bartzelonan egin dit adierazpenok, Lluis Companysen monumentuan antolatutako lore-eskaitzan.
Agentziak | Erredakzioa
Artur Mas Generalitateko presidente ohiak larunbat honetan adierazi duenez, etorkizun politikoari buruz kataluniarrek duten iritzia jakin nahi duen jendea bide penaletik epaitzeak "Francoren itzala estatuan oso luzea dela" esan nahi du.
PDC alderdiak lore-eskaintza egin du gaur goizean, Montjuïceko Gazteluan Lluis Companysek duen monumentuan. Ekitaldian honako hau esan du Masek: "Estatuak jende demokrata eta bakezalea epaitu nahi du, hiritarrak aske espresa daitezen nahi duten pertsonak, hain zuzen".
Masez gain, Xavier Trias ere izan da ekitaldian, Bartzelonako alkate ohia eta CIUren burua Udalean. Orobat, Mercè Homs PDCren Bartzelonako primarioen irabazlea eta Sergi Miquel JNCren idazkari nagusia han egon dira.