Politika -

Ekitaldi instituzionala

Lehen Jaurlaritzaren 80. urteurrena ospatuko dute gaur Gernikan

Iñigo Urkullu lehendakaria izango da ekitaldiko burua. eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da ospakizuna.

Jose Antonio Agirre lehendakaria, Gernikan. EITB
Jose Antonio Agirre lehendakaria, Gernikan.
Jose Antonio Agirre lehendakaria, Gernikan. EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehen Eusko Jaurlaritza eratu zeneko eta Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zuteneko 80. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo da ostiral honetan, urriak 7, Gernikako Batzar Etxean.

Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, egungo Jaurlaritzako sailburuek ere parte hartuko dute. Halaber, ospakizunera gonbidatu dituzte lehen Eusko Jaurlaritza eta Erbesteko Eusko Jaurlaritza osatu zutenen familiako kideak; lehenengo eta bigarren Euskal Kontseilu Nagusietako ordezkarien senitartekoak; orain arteko lehendakariak; Jaurlaritza ezberdinetako kideak; Eusko Legebiltzarreko ordezkariak; eta egungo ahaldun nagusiak eta Batzar Nagusietako arduradunak.

Halaber, hainbat alkate izango dira bertan, tartean Bilbokoa, Donostiakoa, Gasteizkoa, Gernika-Lumokoa, Getxokoa (Agirre lehendakaria alkatea izan zen bertan) eta Turtziozeko (erbestera joan aurretik azkeneko Gobernu Bilera egin zen han).

Azken hauteskundeetan Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortu duten alderdi politikoetako arduradunak ere han izango dira.

PROGRAMA

Ekitaldia goizean goiz hasiko da, agintarien iritsierarekin; 10:10ean iritsi da Gernikara Iñigo Urkullu eta ondoren, Gobernu Kontseiluaren argazki ofiziala egin dute, 1936an egin zen toki berean.

11:00etan egingo diete harrera lehendakariei, Gernikako Arbolan, eta jarraian lehen jaurlaritzako kideen senitartekoak hartuko dituzte.

Horren ostean hasiko da ekitaldi ofiziala. Hainbat aktorek Batzar Gelako ekitaldiaren hainbat une antzeztuko dituzte. Zehazki, Iñaki Rikarte izango da Agirre lehendakaria eta Ainara Ortega, berriz, haren emaztea.

Ertzaintzaren Bandaren Boskoteak emanaldia eskainiko du, eta lehendakari ezberdinen zin-egite ekitaldiak biltzen dituen bideoa emango dute. Donostiako Orfeoiak ere zuzenean joko du.

Ekitaldiko uneren batean lehendakariak kalera irtengo dira, eta Arbola Zaharrera hurbilduko dira, makila hartzera. Agirre lehendakariren sinboloen atzealdean jarriko dute.

Ospakizuna Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzekin bukatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Urkullu albisteak Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gernika-Lumo Eguneko albisteak Lehenengo Euskal Gobernuaren lehendakaria