Politika -

Ipar Euskal Herria

Paueko Auzitegiak atzera bota du elkargo bakarraren kontrako helegitea

Horrenbestez, Ipar Euskal Herria bere osotasunean aintzat hartuko duen lehen instituzioa sortzeko prozesuak aurrera jarraituko du.

Ipar Euskal Herriko hirugune elkargo bakarraren aldeko mobilizazioa. Artxiboko irudia: EITB
Ipar Euskal Herriko hirugune elkargo bakarraren aldeko mobilizazioa. Artxiboko irudia: EITB
Paueko Auzitegiak atzera bota du elkargo bakarraren kontrako helegitea

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota ditu Ipar Euskal Herriko elkargo bakarraren aurka zenbait alkatek eta hautetsik jarritako bi helegiteak, erakunde hori eratzeko prozesua legezkoa izaten ari dela ondorioztatuta.

Ipar Euskal Herriko udalen % 70ak eta biztanleen erdiak baino gehiagok babestu zuten elkargo bakarra sortzea, hau da, Frantziako Gobernuak instituzio hori sortzeko ezarri zituen bi baldintzak bete ziren, baina egitasmoaren kontrakoek auzitegietara jo zuten.

Elkargoa legez kanpoko prozesu baten bidez sortzen ari zirela eta egitura neurrigabea izango zuela salatu zuten. Alabaina, epaitegiak atzera bota ditu argudio horiek eta, beraz, elkargo bakarra 2017ko urtarrilaren 1ean abiaraziko dute, aurreikusita zegoen moduan.

Parte-hartze prozesu luze baten ostean erabaki zuten Ipar Euskal Herriko hautetsi eta herritarrek lurralde osoa aintzat hartuko duen lehen instituzioa eratzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nafarroa Iparraldea bideoak EAE Hauteskundeak Ipar Euskal Herria Eguneko albisteak Euskal Elkargoa