Politika -

Alderdi EGuna

Euskal nazioaren aldeko alderdiekin hitzartuko luke 'bereziki' EAJk

Andoni Ortuzarrek baieztatu duenez, EAJ guztiekin hitz egiteko prest dago, baina "bereziki Euskadi nazio bat gisa aintzatetsi behar dela uste duten alderdiekin".

Andoni Ortuzar, Alderdi Egunean eman duen hitzaldian. Argazkia: EiTB
Andoni Ortuzar, Alderdi Egunean eman duen hitzaldian. Argazkia: EiTB
Hauteskundeen osteko Alderdi Eguna ospatzen ari da EAJ

1:52

Agentziak | Ererdakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJko presidenteak atzo, igandea, adierazi zuenaren arabera, Euskadiko gobernagarritasunari begira bere alderdia gainerako alderdi guztiekin hitz egiteko prest dago, baina zehaztu zuenez, "bereziki aurrera egin nahi dutenekin eta Euskadi nazio bat gisa aitortu behar dela uste dutenekin".

Ortuzarrek eta Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak Gasteizko Forondako landetan hitz egin zuten, "Zurekin, inoiz baino gehiago" lelopean EAJ ospatutako Alderdi Eguneko ekitaldi nagusian.

Joan zen igandeko hauteskunde autonomikoetan 28 eserlekurekin alderdi bozkatuena izan ostean, Ortuzarrek beste alderdiekin hitzartze aldera hasitako negoziazio-batzarrak izan zituen hizpide.

Defendatu zuenez "2020ko ez du betorik onartuko, eta ez du hitz egin ezinezko gairik", eta argi utzi zuen "Euskadi partekatua" izango dela. Hori lortzeko, adierazi zuen EAJk beste alderdiei herri akordio handiak eskaintzen dizkiela, "eguneroko gobernagarritasunetik haratago doazenak".

"EAJ guztiekin hitz egiteko, partekatzeko eta hitzartzeko prest dago. Bereziki aurrera egin nahi dutenekin eta Euskadi nazio bat gisa aitortua izan behar dela uste dutenekin", argitu zuen.

Ildo beretik, Urkulluk "Euskadi nazio gisa haztea ahalbideten duen utopia betegarria" defendatu zuen. Gobernu berriari dagokionez, esan zuen gobernu horrek Euskadiri egonkortasuna eman behar diola, "Espainian dagoen ezegonkortasunaren aurrean", eta "hitz egiteko, lankidetzan aritzeko eta adosteko prest egon" behar duela.

Ortuzarren hitzetan, bere alderdiak "datozen lau urteetan dena emango du herria hau aurrera ateratzeko", eta "ez die hutsik egingo euskal gizartean sortutako aurreikuspenei".

PSOEren krisia aipatu gabe, Forondan bildutakoei eskatu zien egun hauetan gertatzen ari diren gauzei so egin ziezaietela. "Espainiako egoera politikoa zoroen parekoa da; hemen, ordea, EAJk bizirik eta zutik darrai".

"Ez zaigu burura igo behar hauteskundeetako garaipena, ezta euskal erakundeetan egun dugun hegemonia", nabarmendu zuen Ortuzarrek. "Munduan gertatzen ari dena ikusita EAJk harro egon behar du bere emaitzekin".

"Pozik eta zoriontsu gaude 28rekin, 18 ospatzen dituztenak baino askoz gehiago", baieztatu zuen ezker abertzaleari erreferentzia eginez.

"Utopia betegarria"

Iñigo Urkulluk, bere aldetik, Estatuari berdintasunezko harremana proposatu zion berriz ere "aldebikoa, beteko den bermearekin, eta Euskadiko nazio errealitatea aitortuko duena".

"Utopia betegarria proposatu dugu: Euskadi Basque Country. Euskadi nazio gisa haztea, Euskadin eta munduan gure lekua irabaztea. Gizarte moduan aurerra egitea inor atzean utzi gabe", adierazi zuen.

"Herri hau urrun eramango dugu", esan zuen Urkulluk, Euskadin , "gobernatuko duen gobernu bat" eratzeko beharrizana defendatzeaz gain.

Zentzu horretan, "gobernu arduratsu eta indartsu bat" eratzearen agertu zen, "Euskadiri egonkortasuna emango diona Espainian dagoen ezegonkortasunaren aurrean", eta "hitz egiteko, lankidetzan aritzeko eta adosteko prest" egongo dena.

EAJk hauteskundeetan lortutako garaipena alderdi hori "benetakoa delako da, eta ez delako inguru-minguruan ibili".

Honako hau esanez bukatu zuen: "Oraindik iristeke dago Euskadirentzat onenena izango dena. Abian dagoen herri bat gara eta ez gara geldituko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PNV-EAJ Urkullu albisteak Andoni Ortuzar argazkiak Alderdi politikoak Gasteiz albisteak Eguneko albisteak