Politika -

EAJ-ren Bilera-sorta

Oposizio 'aktiboa' egingo duela esan dio Elkarrekin Podemosek EAJri

Nolanahi ere, hainbat arlotan "unean uneko akordioak” adosteko prest dagoela gaineratu dio.

Oposizioan, baina akordioetarako prest izango da Elkarrekin Podemos

1:04

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Podemosek oposizio "aktiboa" egingo duela adierazi dio EAJri. Nolanahi ere, hainbat arlotan, autogobernuan eta bizikidetzak kasu, "unean uneko akordioak” adosteko prest dagoela gaineratu dio.

Alderdi jeltzalea koalizio ezkertiarrarekin batzartu da ostiral honetan, hurrengo Eusko Jaurlaritza osatzeko abiatutako bilera-sortaren baita. Elkarrekin Podemosen partetik, Pili Zabala lehendakarigaia eta Nagua Alba idazkari nagusia izan dira batzarrean, eta, EAJrenetik, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Andoni Ortuzar EBBko presidentea.

Bilera horretan, Elkarrekin Podemosen "lekua" oposizioa dela jakinarazi diete Albak eta Zabalak ordezkari jeltzaleei, baina "aurrerapauso sozialak eta demokratikoak emateko lan" egingo dutela nabarmendu diete.

Alabaina, EAJrekin "unean uneko akordioak" adosteko prest daudela adierazi diete, eta autogobernua, bakegintza eta bizikidetza jarri dituzte horren adibide gisa.

Bilera bukatu eta gero, koalizio ezkertiarrak agiri bat publikatu du, eta, horretan, Euskadin "politika ausartak eta sozialagoak" behar direla azpimarratu du.

Bestalde, EAJk esan du errespetatu egiten duela Elkarrekin Podemosek oposizioan geratzeko agertutako asmoa, eta ez du "ezinezko" ikusten koalizioarekin akordioak lortzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ EAE albisteak Hauteskundeak Euskadin 2024 Gaurko azken ordukoa Euskadiko Podemos-eko albisteak