Politika -

Krisia PSOE-n

PSOEko Batzorde Federalaren ostean elkartuko da Bermeen Batzordea

Kritikoek, alabaina, Etika eta Bermeen Batzorde Federala PSOEren Batzorde Federala egin aurretik batzea nahi du.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren Etika eta Bermeen Batzorde Federalak bihar goizerako bilera deitu du, hain zuzen ere, Batzorde Federalaren bilera amaitzen denerako. PSOEren Batzorde Federalak Pedro Sanchezek egindako proposamena aztertu beharko du; izan ere, Alderdi Sozialistaren barne hauteskundeak urriaren 23an egitea eta ezohiko kongresu federala azaroaren 12an eta 13an deitzea proposatu du, PSOEren idazkari nagusi eta zuzendaritza berria aukeratzeko.

Etika eta Bermeen Batzordeko presidente den Isabel Celaak deitu du biharko bilera, eta eguneko gai ordenako gai bakarra barne hauteskundeetarako bermeak jasotzeko eredua onartzea izango da.

Informazio gehiago, laster

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Alderdi Sozialista Espainia albisteak Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak