Politika -

Krisia PSOE-n

PSOEren barne organoak ulertzeko gida

Batzorde Betearazlea, Biltzar Federala, Kongresu Federala... PSOEren barne erakundeen funtzionamendua nolakoa den azaldu dugu gida honetan.

PSOEren egoitza. EFE
PSOEren egoitza. EFE
PSOEren egoitza. EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren Batzorde Betearazleak Batzorde Federala deitu du, ezohiko Kongresu Federala deitzeko. Eta bien bitartean, sektore kritikoak Etika eta Bermeen Batzordera jo du.

Esaldi horretan ez baduzu tutik ere ulertu, irakurri alderdi sozialistaren barne egiturak ulertzeko gida hau, PSOEko gerra zibilaren gakoak jakin ditzazun:

Kongresu Federala: PSOEren organo gorena da, eta hiruzpalau urtean behin bildu ohi da. Haren zereginak hauek dira: idazkari nagusia eta Batzorde Betearazlea hautatzea, eta alderdiaren ildo politikoa, estrategiak eta programak zehaztea.

500-2.000 ordezkarik parte hartzen dute bertan.

Batzorde Betearazle Federalak eta Batzorde Federalak ezohiko deialdiak ere egin ditzakete, baina, horietan, gai-zerrendan zehaztutako gaiak baino ezin dira eztabaidatu.

Batzorde Betearazle Federala: PSOEko zuzendaritza da, eta, presidenteak, idazkari nagusiak (alderdiko benetako burua), Antolakuntza idazkariak eta hainbat arlotako idazkariek osatzen dute.

Organo horren helburu nagusia da alderdia zuzentzea, eta, zeregin goren horren baitan, funtzio hauek ditu: alderdiaren egunerokoa antolatzea, politikak ezartzea eta barne gatazkak konpontzea (dena dela, ondoren helegitea aurkez daiteke Etika eta Bermeen Batzordean).

Egun 18 kide ditu, Pedro Sanchez idazkari nagusia eta Cesar Luena Antolakuntza idazkaria barne, aste honetan 17 kritikok dimisioa eman ostean.

Batzorde Federala: kongresuen arteko organo nagusia da, alderdi barruko "parlamentu" baten antzekoa, 500-2.000 kide dituena. Zeregin nagusiak: Batzorde Betearazle Federala kontrolatzea, kongresuen arteko politikak zehaztea, hauteskundeetarako hautagaitzak izendatzea (Espainiako Gobernurako presidentegaia tartean), hauteskunde programa diseinatzea, Kongresu Federala deitzea eta Batzorde Betearazle Federalean dauden hutsuneak betetzea.

Organo hori gutxienez urtean bitan bildu ohi da, eta Batzorde Betearazle Federalak deitu behar du.

Etika eta Bermeen Batzordea: alderdiaren estatutuetan aitortutako eskubideak urratu dizkiotela uste duen edozein militantek organo horretara jo dezake. Haren erabakien aurka ezin da helegiterik jarri, eta bost kide ditu: presidentea (egun Isabel Celaa euskalduna), idazkari bat eta hiru bokal.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista Espainia argazkiak Pedro Sánchez argazkiak Eguneko albisteak