Politika -

Eusko Legebiltzarra

Anbulatorioen itxiera berriz aztertzeko eskatu diote Osakidetzari

Osasun Sailaren egitasmoek talde politiko guztien kritikak jaso dituzte, PSErena kenduta. Plana aurrera eramateko modua kritikatu dute alderdiek, "presaka" eta "planifikaziorik gabe".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE kenduta, Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztiek Lehen Mailako Arreta berrantolatzeko plana berriz aztertzeko eskatu diote Osasun Sailari. Egitasmoak anbulategien % 40 asteburuetan eta jaiegunetan itxita izatea ekarriko du, ekainaren 19tik aurrera.

Gaurko saioan, Osasun Sailaren egitasmoek talde politiko guztien kritikak jaso dituzte, PSE kenduta. Plana aurrera eramateko modua eta izango dituen ondorioak kritikatu dituzte alderdiek, parte-hartze prozesurik ez duelako izan, eta "presaka" eta "planifikaziorik gabe" martxan jarri dutelako.

"Lehen Mailako Arreta berrantolatzea beharrezkoa izatea posible da", onartu du Nerea Antiak (EAJ), baina egitasmoa aurrera eramateko modua kritikatu du, eta baita Osasun Sailaren komunikazio politika "eskasa" ere. Erabiltzaileek neurria "haserrearekin" hartzea eragin du horrek.

Anbulategien itxierak Lehen Mailako Arreta zerbitzuen % 1,2ri soilik eragingo die, Blanca Roncalek (PSE) azaldu duenez.

Bengoa sailburuaren plana atzera botako ez dutela esan du Laura Garridok (PP), baina egitasmoa "presaka eta edozein modutan ez egitea" eskatu du.

Pediatria bezalako zerbitzuetan murrizketak izatea ez dutela onartuko ohartarazi du Dani Maeztuk (Aralar), izan ere, planarekin zerbitzu hori desagertu egingo da larunbatetan, anbulategietan.

"Erabiltzaileen eta profesionalen artean kezka zabaldu duten aspektuak aldatzeko bi hilabeteko epea" eman dio Eusko Jaurlaritzari Legebiltzarrak onartutako ekimenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea