Politika -

PSOE

Sanchezek barne-hauteskundeak deitu nahi ditu urrian

Horrez gain, abenduan alderdiaren kongresua egiteko asmoa adierazi du.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Sanchezek primarioak eta kongresua egin nahi ditu urrian eta abenduan

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak urriaren 23an barne-hauteskundeak deitzeko asmoa duela iragarri dute iturri sozialistek. Halaber, abenduan alderdiaren 39. Kongresu Federala egin nahi duela aurreratu dute.

Sanchezek erabakiaren berri eman du Exekutiba Federalaren Batzorde Iraunkorraren bileran, sozialistek Galiziako eta EAEko hauteskundeetan izandako porrotaren biharamunean.

Militanteen arteko barne-hauteskundeak urriaren 23an izango lirateke; kongresua, aldiz, abenduaren 1ean eta 2an. Alderdiko zenbait buruzagik eta agintarik "barne-gogoeta" egiteko eskatu ondoren eman du urratsa Sanchezek.

Barne-hauteskundeak eta kongresua egiteko erabakiaren ondorioz, baliteke hauteskunde orokorrak berriz egin behar izatea. Izan ere, estatu espainiarreko presidentea aukeratzeko inbestidura-saioa egiteko epea urriaren bukaeran amaitzen da eta denbora gutxi geratzen da.

Mariano Rajoyren inbestiduraren inguruko iritzi kontrajarriek alderdi sozialistaren baitan eragindako eztabaida amaitzea militanteen ardura dela berretsi du buruzagi sozialistak gaur, Batzorde Exekutibo Egonkorraren bileraren ostean emandako prentsaurrekoan.

Garbi utzi du, baita ere, urriaren 23ko barne-hauteskundeetara aurkeztuko duela bere burua, PPren menpe egongo ez den Alderdi Sozialista defendatzeko. Halaber, "proiektu hobea" duela uste duten hautagaiei prozesuan parte hartzeko deia egin die.

Sanchezen jarrera kritikatzen duten buruzagi sozialistak, kongresuaren aurka

Pedro Sanchez kritikatzen duten buruzagiak, sozialista andaluziarrak buru, liderraren asmoen aurka agertu dira. Hala, Sanchezek proposatutako kongresuaren kontrako jarrera erakutsi dute.

Esaterako, Juan Cornejo Susana Diazen Antolakuntza-idazkariak eskatu dio Sanchezi hauteskundeetako emaitza txarrei dagozkien ardura politikoak bere gain har ditzala. Era berean, ez du kongresurik egin nahi, estatu espainiarreko gobernua osatu arte. Bestalde, Susana Diazek bere exekutiboko kideak bilera batera deitu ditu ostegun honetan.

Horrez gain, Eduardo Madina diputatuak Twitter bidez adierazi du ez dagoela Sanchezekin ados, honako txio honen bidez:

Hundimiento electoral inmenso. Deben asumir sus responsabilidades y el PSOE cambiar el rumbo. Un Congreso ahora nos lleva a otras elecciones

— Edu Madina (@EduMadina) 26 de septiembre de 2016

 

Jose Blanco PSOEren Antolakuntza idazkari ohiak jarrera kritikoa agertu du, Twitteren honek ere:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista Pedro Sánchez albisteak Albisteak