Politika -

Polemika

Iglesias eta Errejon mokoka aritu dira Twitterren

Iglesiasek uste du alderdiak "beldurra" eman beharko liekeela "lotsagabeei, ustelei, etab.-i", eta Errejonek erantzun dio hori ez dela "erronka".

Errejon eta Iglesias, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Errejon eta Iglesias, artxiboko irudian.
Errejon eta Iglesias, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemosen buruak eta Iñigo Errejon Politika idazkariak alderdiaren etorkizunari eta hautesleak "erakartzeko" izan beharreko estrategiaren inguruko eztabaida Twitterrera eraman dute.

Pablo Iglesiasek Coruñan "beldurra" hitza erabili ondoren hasi da eztabaida. Iglesiasek Podemosen diskurtsoak hautesle batzuen artean eragiten duen "beldurra" aipatu zuen. Era berean, hau gaineratu zuen: "Lotsagabeei, ustelei, desberdintasunen arduradunei eta jendearen sufrimenduaren kontura aberasten direnei beldurrik ematen ez badiegu, bat gehiago izango gara, eta ez dugu zentzurik izango alderdi politiko gisa".

Iglesias aipatu ez badu ere, Errejonek gaur arratsaldean erantzun dio hori ez dela "erronka", baizik eta boto-emaileak pilatzea.

 

 

"Boteretsuei beldurra ematen diegu dagoeneko, hori ez da erronka. Oraindik gugan konfiantzarik ez dutenak, baina sufritzen dutenak, erakartzea da erronka", idatzi du.

Horrek bien arteko eztabaida moduko bat piztu du. "Bai, @ierrejon laguna, baina ekainean milioi bat pertsona gutxiago erakarri genituen. Argi hitz egiten eta desberdinak izaten, gehiago erakartzen dugu", erantzun dio Iglesiasek azken bozetako boto galera gogora ekarriz.

Hedabideek polemika jaso ostean, Podemosen buruak eztabaida publikoak defendatu ditu: "Beste batzuek mezu subliminalak bidaltzen dituzten bitartean, Podemos harro dago ateak irekita eztabaidatzen dugulako. Desberdinak izatea horixe da".

 

 

Errejonek ideia babestu du, eta eztabaidaren tonua jaitsi du: "Dudarik gabe. Kategoria propioekin pentsatzen urrun iritsi gara. Horrela jarraitu behar dugu gure herria berreskuratzeko. Aurrera".

Bestalde, Pablo Echenique Podemosen Antolakuntza idazkariak Iglesiasi eman dio babesa: "Debate teoriko eta estrategikotik harago, niri Pablo Iglesiasen hitzaldiak lehenengo egunean bezalaxe hunkitzen naute".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Xeko albisteak 2024 Pablo Iglesias Eguneko albisteak Podemos berriak