Politika -

Erabakia

Europako bandera berriz eskegitzea baztertu du Nafarroako Parlamentuak

Bozeramaileen Batzordeak berriro zintzilikatzea onartu zuen atzo, baina erabakia ganberako mahaiari dagokio. EH Bilduk eta Nafarroako Podemosek kontra bozkatu dute; Geroa Bai abstenitu egin da.

Bandera ganberako fatxadatik kendu zutenekoa, martxoaren 18an. Argazkia: EiTB
Bandera ganberako fatxadatik kendu zutenekoa, martxoaren 18an. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPNk Europako bandera foru ganberaren egoitzan berriro zintzilikatzeko egindako eskaera baztertu du gaur Nafarroako Parlamentuko Mahaiak.

Erakundeak ohar batean azaldu duenez, Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidenteak (Nafarroako Podemos) eta Maiorga Ramirez lehen idazkariak (EH Bildu) bozkatu dute berriro jartzearen kontra, eta Unai Huralde presidenteorde lehena (Geroa Bai) abstenitu egin da. Eskaeraren alde egin dute, bestalde, Alberto Catalan presidenteorde bigarrenak eta Oscar Arizcuren bigarren idazkariak (biak UPNkoak).

Nafarroako Parlamentuak martxoaren 18an kendu zuen Europako bandera ganberaren egoitzatik, Europar Batasunak errefuxiatuekiko duen politika salatzeko.

Atzo, bandera berriro jartzearen alde bozkatu zuen Nafarroako Bozeramaileen Batzordeak, UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin eta Geroa Bairen abstentzioarekin. Erabakia, baina, erakundearen Mahaiari dagokio, aurrez talderen batek eskaera egiten badio.

Hori horrela, Batzordearen erabakiari jarraiki, eta gaur Paz Guzman Caso de los Cobos Espainiak Europako Batzordean duen ordezkari ekonomikoa Nafarroan izango dela baliatuta, eskaera aurkeztu zuen atzo PPNk.  Mahaiak, ordea, baztertu egin du.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPNren albisteak Albisteak Geroa Bai Nafarroa EH Bildu Gipuzkoa Siriar errefuxiatuak Europan Nafarroako Parlamentuko albisteak Podemos Ahal Dugu Nafarroa