Politika -

Epaiketa

Rodrigo Ratok haren koinatu ohiaren kontratazioa defendatu du

Bere kontrako salaketa 'faltsua' dela eta 'zehaztasun faltak' dituela adierazi du Bankiako presidente ohiak.

Rodrigo Rato. Artxiboko argazkia: EFE
Rodrigo Rato. Artxiboko argazkia: EFE
Rodrigo Rato. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Rato Espainiako gobernuko presidente ohi eta Bankiako presidente ohiak Santiago Alarco bere koinatu ohiaren eta Teresa Arellano bere idazkari ohiaren kontratazioak defendatu ditu Bankia auzian. Ratok kazetarien aurrean azaldu duenez, haren kontrako salaketa "faltsua" dela eta "zehaztasun faltak" dituela esan dio Bankia auzia ikertzen ari den epaileari.

Rato 08:30ak jota iritsi da Gaztela plazako epaitegietara. Ratoren hitzetan, 2015eko apirilean haren kontra aurkeztutako salaketa "faltsua" dela eta "zehaztasun falta larriak" dituela adierazi dio epaileari. Are gehiago, Iruzurraren Kontrako Bulegoko kideek egiaztapen horiek egin behar zituztela esan ei dio.

Rodrigo Rato Espainiako gobernuko presidente ohi eta Bankiako presidente ohiak gaur deklaratu du Madrilgo 31. instrukzio epaitegiko Antonio Serrano-Arnal epailearen aurrean, Santiago Alarco bere koinatu ohia Bankiarako fitxatzerakoan, ustez, irregulartasunak egiteagatik.

Antonio Serrano-Arnal Madrilgo 31. instrukzio epaitegiko epailea Rodrigo Rato ikertzen ari da hainbat deliturengatik, tartean, zuritzea, partikularren arteko ustelkeria eta administrazio desleiala. Bereizitako pieza batean, Teresa Arellano Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendariaren idazkari ohiaren eta Santiago Alarco koinatu ohiaren kontratazioei buruzko xehetasunak argitu nahi ditu epaileak.

Rodrigo Ratoz gain, Teresa Arellanok, Santiago Alarcok eta azken bi horien kontratazioen unean "fitxaketa" berriak ikuskatzeko ardura zuen Carlos Stilianopoulosek deklaratu dute gaur.

Ratok haren ondasunaren jatorriari buruzko azalpenak emateko Serrano-Arnal epailearen aurrean hitz egiten duen laugarren aldia da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainia Epaiketak bideoak Albisteak