Politika -

Irailaren 26-an

Kolonbiako bake-akordioa noiz sinatuko den iragarri du Rajoyk

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak data datozen orduetan zehaztuko dela iragarri du.

Mariano Rajoy Kongresuko inbestidura saioa. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Kongresuko inbestidura saioa. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Kongresuko inbestidura saioa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak iragarri du Kolonbiako bake-akordioa irailaren 26an sinatuko dutela Juan Manuel Santosen Gobernuak eta FARC gerrillak.

Inbestidura saioan egin duen agerraldietako batean, Rajoyk azaldu du astelehenean telefonoz hitz egin zuela Santosekin, eta zoriondu egin zuela. Sinadura ekitaldira Espainiako Gobernuaren ordezkaritza bat bidaltzeko gonbita luzatu zion Santosek Rajoyri.

Kolonbiako Gobernuak, baina, publiko egin gabe zeukan ekitaldi historikoa noiz izango zen. Rajoyren iragarpena laster zabaldu da eta Kolonbiako egunkari nagusiek berehala eman dute horren berri.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak data datozen orduetan zehaztuko dela iragarri du.

Kolonbiako Gobernuak eta FARCek abuztuaren 24an eman zuten bake-akordioaren berri eta joan den astelehenetik indarrean da bi aldeek ezarritako behin betiko su-etena.

Urriaren 2an erreferenduma egingo dute Kolonbian, gizarteak akordioa berresten duen ala ez jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Mariano Rajoy Albisteak Zer gertatu da Kolonbian?