Politika -

Elkarrizketa pribatua

Aguirre: 'Lan-erreformari buruz astakeriak esan ditut'

Madrileko presidenteak familia-enpresen kongresuko amaiera ekitaldian egindako hitzaldiaren berri eman dio Rajoyri eta mikrofono batek adierazpen horiek hartu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikrofono batek Esperanza Aguirre Madrileko presidentearen eta Mariano Rajoy PPko presientearen arteko elkarrizketa pribatua hartu du gaur. Ordu batzuk lehenago, leku berdinean lan-erreformari buruz "astakeriak" esan dituela azaldu dio Rajoyri Aguirrek solasaldi lasaian.

Aguirreren hitzak: "Goizean nik hitz egin dut eta astakeriak esan ditut. Lan-erreforma ''light'' batek balio ez duela esan dut".

Madrileko presidenteak familia-enpresen kongresuko amaiera ekitaldian, ordu batzuk lehenago, egindako hitzaldiaren zati baten berri eman dio Rajoyri eta mikrofono batek adierazpen horiek hartu ditu.

Jardunaldiak

Erkidegoko Gobernuaren egoitzan, Madrilen, jardunaldiak itxi dituzte gaur Aguirrek eta PPko buruzagiak.

Gobernuko egoitzaren atean hartu du Aguirrek Rajoy eta biak batera hitzaldi aretora joan dira antolatzaileek eta argazkilariek lagunduta.

Presidentetzaren mahaian, lan-erreformari buruzko komentario lasaia egin dio Aguirrek Rajoyri. Zabalik zen mikrofono batek elkarrizketa hartu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea