Politika -

Paris

Dimisioa eman du Emmanuel Macron Frantziako Ekonomia ministroak

Macronek "mugimendu politikoa indartzeko" egin dio uko karguari. 'En marche!' izeneko alderdia aurreko apirilean jarri zen abian. Michel Sapin Finantza ministroak bi ministerioen ardura hartuko du.

Emmanuel Macron Frantziako Ekonomia ministro ohia. Argazkia: Efe
Emmanuel Macron Frantziako Ekonomia ministro ohia.
Emmanuel Macron Frantziako Ekonomia ministro ohia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande Frantziako Estatuko presidenteak Emmanuel Macron Ekonomia ministroaren dimisioa onartu eta Michel Sapin Finantza ministroa izendatu du kargu horretarako, Eliseoak jakinarazi duenez.

Gainera, Presidentziaren bozeramaileak iragarri du George Pau-Langevin Itsasoz Haraindiko ministroak ere dimisioa eman duela "arrazoi pertsonalengatik". Ericka Bareigts Berdintasunerako Estatu idazkariak hartuko du horren tokia.

Eliseoak zabaldutako prentsa-oharrean azaldu dutenez, Macronek "bere mugimendu politikoa indartzeko" egin dio uko karguari. "En marche!" izeneko alderdia aurreko apirilean jarri zen abian.

Ohar horretan bertan adierazi dute Sapin Ekonomia eta Ogasun ministro ere izango dela gutxienez urtebetez, hauteskundeak arte.

Dagoeneko Ekonomia ministro ohi denaren eta Gobernuaren arteko tentsioak goia jo zuen uztailean, "En marche!" alderdiaren mitin batean Macronek Frantzia "bete gabeko promesengatik gogaituta dagoen" herrialdea dela esan ostean. Manuel Valls gobernuburuak berak gogor kritikatu zuen ministro ohia.

Macronen izenak garrantzia hartu du inkestetan balizko presidentegaien artean, baina militantzia ezkertiarraren artean baino babes handiagoa du beste herritarren artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Frantzia François Hollande albisteak Ekonomia berriak Gaurko azken orduko albistea Macron azken ordukoa Macronen Gobernua