Politika -
Bilbon
Presoen amnistiaren aldeko martxak 'amore ematea' egotzi dio Sorturi
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (ATA) salatu duenez, "joera ofizialekoak, Sorturen bitartez, porrota kudeatzen ari dira".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ehunka lagun izan dira larunbat honetan presoen amnistiaren alde Bilbon izandako manifestazioan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak (ATA) deituta –ezker abertzalearen talde kritikoa-. "Amore eman izana" leporatu die ATAk Sorturen "joera ofizialekoei".
Martxa 19:00etan abiatu dute, Zabalburu plazatik, "Geurea da garaipena" lemapean. Gainera, "Amnistia eta askatasuna" hitzak irakur zitekeen pankarta batean.
Bertan bildutakoen iritziz, presoentzat Sortuk proposatutakoak "errepresio-egoerak okerrera egitea ekarriko luke, ezkutuko errendizioa", hain zuzen ere. "Joera ofizialekoak, Sorturen bitartez, porrota kudeatzen ari dira", nabarmendu dute manifestariek.
Amnistiaren aldeko beste martxa bat egin zuen ostiral honetan Sortuk Bilbon. Atzoko hitzorduan 2.000 lagunetik gora bildu ziren.