Politika -

Gobernu osaketa

Rajoy: 'Gobernu osaketa egitate bat baino gehiago desio bat da'

Inbestidura ituna egiteko Ciudadanosekin abiatutako negoziazioen harira,  datorren orduetan akordioa ixteko itxaropena agertu du Rajoyk.

Mariano Rajoy PPk Galizian egin duen urte politiko berriaren hasiera ekitaldian. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy PPk Galizian egin duen urte politiko berriaren hasiera ekitaldian. Argazkia: EFE
Inbestidura debatea da Rajoyren lehenengo azterketa

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPko buruzagi eta Espainiako jarduneko presidenteak gaur adierazi duenez, "gaur gaurkoz gobernu osaketa egitate bat baino gehiago desio bat da".

Rajoyren esanetan "irrigarria" litzateke hirugarrenez hauteskunde orokorrak egitea, baina "zenbaiten portaera" tarteko "zentzuzko zalantzak" ei ditu berriz ere bozak izango ote diren.

Urte politiko berriari hasiera emateko PPk Pontevedrako Cotobade udalerrian egindako ekitaldian, Mariano Rajoy Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiari mintzatu zaio. Rajoyren hitzetan, "demokraziak gauza asko esan nahi ditu, baina bat da bere muina, hots, jendeak dioen horrek gobernatu" behar duela. Hori dela eta, erantzukizunez jarduteko eskatu die sozialistei.

Hala ere, aldi horretan "gauzaren bat" aldatu eta alderdi politiko batzuek PPrekin hitz egitea onartu izana goraipatu du, Ciudadanos eta Coalicion Canaria alderdiei erreferentzia eginez.

Bestalde, inbestidura ituna egiteko Ciudadanosekin abiatutako negoziazioen harira,  datorren orduetan akordioa ixteko itxaropena agertu du Rajoyk. "Ahalegin bat egin dute eta egin dutena herrialdearen interes orokorrerako ona dela uste dut, eta bi alderdiekin akordioa laster ixtea espero dut", adierazi du Rajoyk.

Hala eta guztiz ere. PPk Ciudadanosekin eta Coalicion Canariarekin akordioa erdietsiko balu ere, ez litzateke "nahikoa" izango; izan ere, PPk 170 aldeko boto lituzke eta 180, berriz, kontra.

Ildo horretan, PSOEk ezezko botoa emanez gero Espainia abenduko egoera berdinean egongo dela eta hori herrialdearen interes orokorrentzat kezkagarria izango litzatekeela ohartarazi du Rajoyk.

Orain gauzak ongi doazela, baina egoera aldatu daitekeela nabarmendu du Rajoyk. Are gehiago, Espainia barrutik zein kanpotik hainbat abisu jaso dituztela eta egoera ezin dela denboran luzatu gaineratu du.

 

 

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PP Mariano Rajoy Hauteskunde orokorrak Espainian Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Ciudadanosi buruzko albisteak Gaurko azken ordukoa