Politika -
Bilbon
Biharko Amnistiaren aldeko martxa baimendu du Ismael Moreno epaileak
Auzitegi Nagusiko epailearen hitzetan, ostiraleko amnistiaren aldeko martxan presoen askatasuna soilik aldarrikatuko da.
agentziak | erredakzioa
Ismael Moreno Auzitegi Nagusiko epaileak ostiralean, Bilbon, egingo den ETAko presoen eta ihes egindakoen amnistiaren aldeko martxa baimendu du. Morenoren hitzetan, martxaren helburua "askatasun desio baten adierazpena da soilik" eta horretan ez dira presoen ekintzak justifikatzen.
Morenok, Fiskaltzaren irizpidea jarraituz, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Plataforma Elkarteak manifestazioa debekatzeko eskaera bertan behera utzi du, epailearen autoaren arabera. Hala ere, segurtasun indarrei adi egoteko eta terrorismo goraipatze edo biktimak makurtze delitua gertatuko balitz egileak identifikatzeko agindua eman du Morenok.
"Herritar zati ezberdin baten iritziekin edo kezkekin topo egiten duen iritzi arriskutsuen adierazpen askatasunaren aurrean" gaudela azaldu du epaileak, baina, horiek ez dira, bere ustez, delituzko ekintzak.
Preso daudenen askatasun desio baten aurrean gaudela dio Morenok, eta deialdian preso dauden horien arrazoiak aipatzen edo goratzen ez direla gaineratu du epaileak.
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Plataforma Elkarteak manifestazioa bertan behera uzteko eskatu du "terrorismoaren biktimen memoriari eraso larria" egiten ziolako, eta biktimak makurtu eta mespretxatzen dituelako.
"Amnistiaren norabidean presoak eta iheslariak etxera" lelopean, Aste Nagusiko egun nagusiarekin bat egingo du manifestazioak. Gasteizko eta Donostiako jaietan antzeko manifestazioak izan ziren ere.
Hala ere, hau ez da Bilboko jaietan presoen alde deitu den manifestazio bakarra. Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eskaria egin dio Auzitegi Nazionalaren fiskal nagusiari bertan behera uzteko larunbaterako Bilbon deituta dagoen amnistiaren aldeko manifestazioa.
Hori horrela, Santiago Pedraz epaileak bigarren martxa horren inguruan erabakia hartu beharko du. ATA (Amnistia Ta Askatasuna) amnistiaren aldeko mugimenduak deitu du manifestazio hori, hilaren 27rako, hau da, Bizkaiko hiriburuko jaietako bigarren larunbaterako.