Politika -

Mariano Rajoyren inbestidura

PSOEk iragarri du Rajoyren inbestiduraren aurka bozkatuko duela

Pedro Sanchezek abstentzioaren aukera baztertu du, Alderdi Sozialista “ustelkeriaren, prekarietatearen eta langabeziaren konplize” izango ez dela azpimarratuta.

Pedro Sanchez PSOEko buruzagia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEko buruzagia. Argazkia: EFE
Sanchezek berretsi du PSOEk ez duela ezetza aldatuko

1:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchezek iragarri du Mariano Rajoyren inbestidura saioan kontra bozkatuko duela Alderdi Sozialistak, eta, beraz, ez dela PSOEren abstentziorik izango.

“Koherentziagatik”, Estatuko Aurrekontuen bozketan ere aurkako botoa emango dutela erantsi du; izan ere, Sanchez ziur dago murrizketa gehiago proposatuko dituela Alderdi Popularrak.

“Rajoyri gobernu kontserbadore bat lortzeko negozia dezala eta akordioak bilatzeko deia egiten diot”, adierazi du. Alabaina, Sanchezek azpimarratu du Alderdi Sozialista ez dela Alderdi Popularraren “aliatu potentziala”. “Gu PPren alternatiba gara”, esan du.

“Alderdi Sozialista ez da ustelkeriaren, prekarietatearen eta langabeziaren konplize izango”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Sozialista Rajoy Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak