Politika -

Gobernagarritasuna

Casadok, Sanchezi: 'Estatu-gizon izan eta inbestidura ahalbidetu'

PPko Antolaketa Idazkariordeak eskatu ere eskatu dio PSOEko idazkari nagusiari egiteko Espainiaren eta "haren alderdiaren interesen alde", haren interesak baztertuta.

Pablo Casado, Borja Semperrekin hizketan, Donostian. Argazkia: EFE.
Pablo Casado, Borja Semperrekin hizketan, Donostian. Argazkia: EFE.
Pablo Casado, Borja Semperrekin hizketan, Donostian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Casado PPko Antolaketa Idazkariordeak eskatu dio Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiari "Estatu gizona izateko", eta inbestidura ahalbidetzeko; halaber, galdegin dio egiteko Espainiaren eta "haren alderdiaren interesen alde", haren interesak baztertuta.

Casado Donostian izan da, Borja Semper Gipuzkoako PPren presidentearekin batera, Haizearen Orrazian egindako ekitaldi batean. Donostiako Aste Nagusia, hain zuzen, atzo hasi zen.

Espainiako herritarrek, PSOEko militanteek ere, ez lukete ulertuko PPk inbestidura blokeatzea, zazpi hilabetean, baldin eta PSOEk, hauteskundeetan, 52 eserleku eta 2,5 milioi botoko aldea atera izan balio PPri. Casadok dio Genovan ere egongo liratekeela manifestazioak jarrera hori gaitzesteko.

PPk ekainaren 26ko hauteskundeetan erdietsitako emaitzak aukera ematen dio Gobernua osatzeko, eta Sanchezek, Casadoren esanetan, ez du zertan egin "Frankenstein alternatiba"; izan ere, "haren baroietako batzuek ere salatu dute". Casadok hala hitz egin du PSOE eta Podemosen arteko balizko akordio bati buruz aritu denean.

Baikor

Casado baikor azaldu da Sanchezen balizko iritzi-aldaketa baten gainean; izan ere, bere ustez, "zentzuduna da jakiteko Espainiako interesak, PSOErenak ere, haren interesen gainetik" daudela: "Espero dut hala egitea".

Ildo horretan, azaldu du Sanchezen ezezkoak arrazoi bat izan lezakeela, alegia, "hauteskundeetan emandako berehalakotasuna, edo, agian, estrategia bat, barne-kalkuluarena, PSOEren etorkizuneko kongresu federal baterako".

Zehaztu duenez, "baliteke Sanchez zain egotea, ea PP eta Ciudadanosen arteko akordia gauzatzen den, eta une horretan erabakitzea abstenitzea edo akordiorako jarrera izatea". Casadok dio espero duela "gehienez jota irailaren hasierarako, edo, ahal bada, abuztuaren amaierarako, Espainiak Gobernua izatea".

PPren Batzorde Exekutiboak asteazkenean eztabaidatuko du ea Ciudadanosek ezarritako baldintzak onartzen dituen, negoziazioa hasteko; Casadok espero du balizko negoziazio hori azkarra izatea, eta PSOEk ere bat egitea.

Albert Rivera, estatu-gizona

Albert Riverak emandako pausuak, Casadoren iritziz, "estatu-gizona dela baieztatzen du", eta espero du Sanchez ere izatea; izan ere, "PSOEk maila eman izan du, historian, Espainiaren une zailenetan".

PSOEk, orain, "aukera du Espainiaren alde zerbait ona egiteko, alegia, legealdia desblokeatzea", abstentzioarekin: "Ezer ez lioke ekarriko, bakarrik litzateke legealdia has dadin".

"Adostuko ditugu legeak banan-banan; izan ere, garrantzitsuenean, hau da, Espainiaren batasunean, terrorismoaren aurkako borrokan edo EBrekin ditugun ekonomia-konpromisoetan, ados gaude", gaineratu du.

"Porrota"

Aldi berean, bere aburuz, porrot bat litzateke Auzitegi Konstituzionalak Arnaldo Otegi Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan hautagaia izatearen aldeko epaia emango balu, eta uste du Otegi zerrendetan agertzea "doilorkeria" izango litzatekeela biktimentzat.

"Otegi terrorista aitortua da, eta bere zigorra bete izanak ez du errugabe egiten", adierazi du Casadok. Gainera, Gabriel Cisneros bere alderdikidea tirokatu zuela gogoratu du, hura bahitzen saiatzen ari zela, eta "ia hil egin zuen", esan du. Horrez gain, Javier Ruperezen bahiketan ere nahasita egon zela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista Alderdi Popularra Mariano Rajoy Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Espainiako Gobernua argazkiak Alderdi politikoak albisteak Pedro Sánchez argazkiak Gaurko azken ordukoa Pablo Casado Blanco