Politika -
Manifestazioa
Presoen sakabanaketa bertan behera uztea eskatu dute Gasteizen
Deitzaileen esanetan, "euskal preso politikoek urratsak eman dituzte normalizaziorantz, eta prest daude ematen jarraitzeko".
agentziak | erredakzioa
Ehunka lagunek parte hartu dute gaur, ostirala, Gasteizen egindako manifestazio batean, ETAko zenbait preso ohik deituta, sakabanaketa politikaren aurka egiteko.
Aldarria Andra Maria Zuriaren jaien egun handian egin dute, hiriburu arabarrean.
Manifestazioaren bidez, deitzaileek zera azpimarratu nahi izan dute: "euskal preso politikoek urratsak eman dituzte normalizaziorantz, eta prest daude ematen jarraitzeko", eta etxetik gertuko kartzeletara hurbiltzea eskatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea