Politika -

Barne-hauteskundeak

Pili Zabala da Podemos Euskadiren lehendakarigaia

Bozketan Pili Zabala, Juan Luis Uria, Ruben Belandia, Zaloa Aizpiri, Manuel Garcia eta Olga Uruñuela hautagaiak lehiatu dira. Zabalak 2.167 boz jaso ditu, hau da, baleko botoen % 52a.

Zabala, 'pozik' Podemos Euskadiko hautagaia izateko izendapendarekin

1:08

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ahal Duguk gaur jakitera eman du bere lehendakarigaia. Alderdi moreak Euskadin dituen 15.000 militanteek boza emateko aukera izan dute asteburuan, sei hautagairen artean: Pili Zabala, Juan Luis Uria eta Ruben Belandia. Azkenik, Pili Zabala aukeratu dute, Nagua Alba Ahal Duguko idazkari nagusiak eta Pablo Echenique Podemoseko Antolakuntza idazkariak egingo agerraldian iragarri dutenez.

Zabalak 2.167 boz jaso ditu, hau da, baleko botoen % 52a, Podemos Euskadik jakinarazi duenaren arabera.

Juan Luis Uria medikua osasun publikoaren defentsan egindako lanagatik ezaguna da. Kaliangora sektore kritikoaren babesa du. Bere lehentasuna agenda soziala da, erabakitzeko eskubidearen gainetik.

Pili Zabala hautagai mediatikoena izan da Ahal Duguko egitura ofizialaren babesa baitu. Gizarte barnerakoi baten aldeko apustua egin du. Giza eskubideen eta demokraziaren defentsarekin faborito nagusia da. Ez du bere burua abertzaletzat jotzen, baina ezta kontrakoa ere, baina herritarrek lurralde eredua erabaki behar dutela uste du.

Ruben Belandia Zurekin sektore antikapitalistaren hautagaia da. Leioako zinegotzia da eta Podemoseko kidea sorreratik EAEn. Agenda soziala lehentasuna izan behar dela uste du, Podemosen hasierako mezua berreskuratzeko.

Zaloa Aizpiri, Manuel Garcia eta Olga Uruñuela gainerako hiru hautagaiak dira.

Zabalaren hitzak

Eusko Legebiltzarraren egoitzan lehendakarigai gisa egindako lehen adierazpenetan, Pili Zabalak adierazi du euren lehentasunak izango direla krisi ekonomikoaren aurka borroka egitea, herritarrek deseatzen duten lurralde eredua bilatzea eta behin betiko bake eta bizikidetza lortzea.

Zabalak eskertu egin die prozesuan parte hartzea Uriari eta Belandiari, eta gogorarazi du gaur langile bat hil dela Gasteizko Michelin enpresan.

“Gaur egun tristea da”, esan du, eta “prekarietatea” hurrengo legegintzaldian hizpide hartu beharreko gaietako bat izango dela aurreratu du.

Horren esanetan, irailaren 25ean herritarrek “erronka garrantzitsua” izango dute: “Euskadirentzat etorkizun hobea eraikitzea”.

Halaber, Zabalak nabarmendu du hemendik aurrean “bete-betean” arituko dela hautagaitzan, eta bere proiektua “herritar guztiei” zuzenduta dagoela. “Denak izango dira ongietorriak, bozkatu dutena bozkatu dutela”, gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAEko hauteskundeak Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Pili Zabala albisteak