Politika -
Data aldaketa
EAJk urriaren 2an ospatuko du Alderdi Eguna
Iraileko azken igandean ospatzeko asmoa zuten jeltzaleek, baina Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarrerako hauteskundeak egun horretarako deitu dituenez urriaren lehendabiziko igandean egingo dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJk urriaren 2an ospatuko du aurtengo Alderdi Eguna Forondako zelaietan, gaur Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) Sabin Etxean, Bilbon, egindako bileran erabaki duenez.
Alderdi Eguna irailaren 25ean ospatzeko asmoa zuten jeltzaleek, baina Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egun horretarako deitu dituenez, jaia egunez aldatu eta urriko lehen igandean egitea erabaki dute.
EAJko zuzendaritzak bilera egin du gaur goizean Sabin Etxean aurtengo Alderdi Eguna zein egunetan ospatu erabakitzeko.
Bileraren ondoren, EAJk haren Twitter kontuan iragarri du erabakia.