Politika -

Presoak

370 euskal preso daude 70 kartzelatan banatuta, Etxeraten arabera

Preso gehienak Espainiako eta Frantziako kartzelatan daude. Datu horiek ematearekin batera sakabanatze politika salatu du Etxeratek.

Etxeraten azken batzar nazionaleko argazkia. Artxiboko argazkia: EFE
Etxeraten azken batzar nazionaleko argazkia. Artxiboko argazkia: EFE
Presoen aldeko manifestazioa deitu dute abuztuaren 5erako Gasteizen

1:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

370 euskal preso daude 70 kartzelatan banatuta ETAko kide izatea edota ETArekin harremana izatea egotzita, Etxerat presoen senideen elkarteak gaur emandako datuen arabera.

Etxerat elkarteak ekainean egin zuen azken txosten horri erreparatuta, 288 euskal preso daude Espainiako 45 kartzelatan banatuta (bi EAEn), 80 Frantzian eta bana Portugalen eta Suitzan. Gainera, gaixotasun larriak dituzten hiru presok espetxealdi arindua daukate.

Datu horiek ematearekin batera sakabanaketa, urruntze eta salbuespenezko politikak salatu ditu Etxeratek eta horiek familia bizitza eskubidea urratzen dutela gaineratu du.

Bestalde, Estatu espainiarrak larri gaixo dauden presoekiko jarrera "gaiztotu" duela ohartarazi du.

"Ez dugu onartuko. Bakerako eskubidea daukagu. Gizarteak bakerako eskubidea du. Bakearekiko eta pertsona guztien eskubideekiko konpromisotik abiatuta, Etxeratek urraketei eta sufrimenduei amaiera emateko lan egiten jarraituko du Etxeratek", gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak albisteak Gaurko azken ordukoa