Politika -
EAE-ko hauteskunde data
Erregearen bilera-sorta 'erabakigarria' izango dela uste du Urkulluk
Hauteskundeak “udazkenean” izango direla azpimarratu du. Datarik egokiena zein den zehazteko, gogoeta “sakona” egiten ari dela onartu du lehendakariak, baina erabakia “laster” hartuko duela uste du.
Agentziak | Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak deitzeko data pentsatzen ari dela esan du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak. Zentzu horretan, erregearen bilera-sortaren emaitza ?erabakigarria? izango dela onartu du agintariak.
Urkulluk Eusko Legebiltzarrean sartu baino lehen egin ditu adierazpenak. Gaur legealdiko azken osoko bilkura egiten ari dira.
Kazetariek EAEko hauteskundeak noiz izango diren galdetu diote lehendakariari. Espainian zer gertatzen den arreta handiz jarraitzen ari dela azaldu du Urkulluk, baina ?udazkenean? izango direla azpimarratu du.
Gogoeta ?sakona?
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo iragarri bezala, datarik egokiena zein den zehazteko, gogoeta ?sakona? egiten ari dela onartu du lehendakariak, baina erabakia ?laster? hartuko duela uste du.
Hala ere, Espainiako gobernagarritasunarekin gertatzen denaren zain dagoela berriro adierazi du; izan ere, hirugarren hauteskunde orokorrak deitzen baldin badituzte, horrek EAEko deialdia baldintzatuko luke.