Politika -

80. urteurrena

Agirre lehendakaria EAEko hiriburuetan gogoratuko dute asteburuon

Ispiluz eraikitako kubo bat jarriko dute hiriotan, eta herritarrek bertan idatzita dauden galderei erantzun ahal izango diete.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Agirre lehen lehendakariaren 80. urteurrenaren ospakizunen baitan, kale jarduera bat antolatu dute asteburu honetarako, EAEko hiru hiriburuetan.

 

Horrela, Agirre lehendakaria eta berak praktikan jarri zituen baloreak gizarteratzea dute helburu.

 

Hain zuzen ere, hirietako erdigunean ispiluz eraikitako kubo bat jarriko dute. Ekimenak "Gure izaeraren ispilu" izango du helburu, eta, horren baitan, herritarrek Agirreren baloreen inguruko galderak idatziz erantzungo dituzte: zerk balore definitzen zaitu? Euskaditik zer baloratzen

duzu gehien? Hemendik 80 urtera, nolako Euskadi nahiko zenuke? Edota, zer esanahi dute zuretzat askatasunak eta elkartasunak?

 

Ekimenean parte hartzen duen guztiek eta kuboan erantzunen bat

idazten duenak opari bat jasoko du.

 

Hau da ekimenaren egutegia:

 

- Uztailak 23, larunbata: Donostia, Cervantes Plaza

 

- Uztailak 24, igandea: Bilbo, Areatza Plaza

 

- Uztailak 25, astelehena: Gasteiz, Urrezko Zeledonak Plaza eta Postas kalea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo berriak Donostia Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Lehenengo Euskal Gobernuaren lehendakaria