Politika -
Manifestazioak
Herrizaingo Sailak ETAren aldeko manifestazioak debekatu ditu
Manifestazio hauek talde terrorista bateko kideei laguntza adierazteko balio dutela uste du Herrizaingo Sailak.
Erredakzioa
Frantzian egindako azken atxiloketak salatzeko gaur arratsaldean Bilbon eta Ibarran (Gipuzkoa) deitutako manifestazioak debekatu ditu Herrizaingo Sailak. Manifestazio hauek talde terrorista bateko kideei laguntza adierazteko balio dutela uste du Herrizaingo Sailak.
Ezin izango dituzte manifestazioak egin "ilegalak" direlako, Herrizaingo Sailak deialdia egin duten kideei jakinarazi dienez. "Atxilotuen delituzko jokabidearen aldeko deialdiak" direla uste du Herrizaingo Sailak.
Herrizaingo Sailak prentsa-oharrean adierazi duenez, ebazpena betetzeko eta ordena publikoan istiluak saihesteko neurriak hartuko ditu Ertzaintzak.