Politika -

Kereilak

"Garzon kargugabetzea, atzerapena zigorgabetasunaren aurkako gudan"

Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Babeserako Behatokiaren ustez, epailearen kontrako beste ni kereilek ez dute aurrekaririk, jazarpen honek justiziaren interesak gainditzen dituela frogatzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aho batez erabaki zuen Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epailea behin-behinean kargutik kentzea, frankismoko krimenak ikertzeko eskumena ez zuela argudiatuta. Epai horren harira, erabakia "nazioarteko krimenen zigorgabetasunaren kontrako borrokan atzerapena" dela adierazi du Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Babeserako Behatokiak.

Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioak &' || 'nbsp;(FIDH) eta Torturaren kontrako Mundu Behatokiak &' || 'nbsp;(OMCT) elkarrekin plazaratutako agiri batean adierazi dutenez, epaileari jarritako zigorra "Espainiak ikasgai garrantzitsu bat pendiente duela argi utzi du, hain zuzen ere, Francisco Francoren erregimenak egindako krimenak ez ahaztea".

Bereziki, NBEren Giza Eskubideen Batzordeak 2008ko urriaren 31n Espainiari 1977ko amnistia legea indargabetzera premiatu ziola gogoratu du behatokiak, lege horrek nazioarteko krimenak ikertzea ukatzen duelako.

Horregatik, "epaileei ezin zaie jazarri legea beste epaile batzuk ezbezala interpretatzeagatik", adierazi du behatokiak.

Gainera, epailearen kontrako beste ni kereilek ez dutela aurrekaririk, jazarpen honek justiziaren interesak gainditzen dituela frogatzen duela uste du Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Babeserako Behatokiak. Behatokiaren ustez, "erregimen frankistak egindako krimenen biktimak asetzera ausartu den epaile bakarra" da Garzon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea