Politika -
barne hauteskundeak
Podemoseko kritikoek Juan Luis Uria proposatu dute lehendakarirako
Uria medikua eta Osalde elkarteko presidentea da. Oraingoz ez dago argi nor izango den Podemos Euskadiko zuzendaritzak aurkeztuko edo babestuko duen hautagaia.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kaliangora Podemos Euskadiko sektore kritikoak Juan Luis Uria mediku eta Osalde elkarteko presidentea proposatu du lehendakari hautagairako, alderdiak hilabete amaieran egingo dituen hauteskunde primarioetan.
Oraingoz ez dago argi nor izango den Podemos Euskadiko zuzendaritzak aurkeztuko edo babestuko duen hautagaia.
Uria Podemosek osasun arloan duen programaren diseinatzailea da, eta osasun eskubidearen aldeko Osalde elkarteko burua.
Alderdi moreko militanteek uztailaren 29tik 31ra bozkatu ahalko dute barne hauteskundeetan, lehendakarigaia hautatzeko.
Primarioen prozesua hilaren 22an hasiko da, abalak aurkezteko epea zabalduta.
Hori horrela, Podemos Euskadiren lehendakarigaia nor izango den abuztuaren 1ean jakingo da.