Politika -

Sarraskia Frantzian

Urkullu, atsekabetuta Nizako eraso 'basatiagatik'

“Europan bakea, elkarbizitza eta askatasunaren aldeko konpromisoa” azpimarratu du lehendakariak, “segurtasun komuneko marko batean”.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria. Artxiboko irudia: EiTB
Nizako eraso 'basatiarekin' atsekabetuta agertu da Urkullu

0:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nizako atentatu “basatiagatik atsekabea” azaldu die Iñigo Urkullu lehendakariak Frantziako buruzagiei. Eraso terrorista gaitzetsi ondoren, “Europan bakea, elkarbizitza eta askatasunaren aldeko konpromisoa” azpimarratu du lehendakariak, “segurtasun komuneko marko batean”.

Eusko Jaurlaritzak eguerdirako Gasteizen deitu duen elkarretaratze isilean parte hartu du Urkulluk, 12:00etan. Aurretik, beste ekitaldi batean parte hartu du lehendakariak, Jon Darpon Osasun sailburuarekin batera, Arrasaten (Gipuzkoa). Minutu bateko isilunea egin dute bertan biktimen oroimenez.

Familiei eta Frantziako herriari “nahigabea eta elkartasuna” adierazi die lehendakariak, eta Eusko Jaurlaritzaren “atsekabe sakona” azaldu die Frantziako agintariei, “Nizan herritar babesgabeen aurkako eraso basatia” egin dutelako. “Basakeriak behin baino gehiagotan” eraso diela esan du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Urkullu Paris azken ordukoa Frantzia bideoak Atentatuak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy