Politika -

Auzitegi Gorena

Fiskaltzak ez du Jorge Fernandez Diaz ikertuko grabazioen auzian

2014an, Barne ministroa eta Daniel de Alfonso Kataluniako Iruzurraren Aurkako Bulegoko buruzagia Kataluniako alderdi independentistetako buruzagiak ikertzeko aukeraz aritu ziren.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenaren Fiskaltzak esan du ez dagoela zantzu nahikorik Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroa ikertzeko, Daniel de Alfonso Kataluniako Iruzurraren Aurkako Bulegoko buruzagi ohiarekin izan zituen ezkutuko elkarrizketen harira.

2014an, Barne ministroren bulegoan izandako elkarrizketa batean, Jorge Fernandez Diazek eta Daniel de Alfonsok Kataluniako alderdi independentistetako buruzagiak ikertzeko aukeraz ari dira, Publico egunkariak kaleratutako grabazioetan entzun daitekeenez.

Grabazio horien harira Fernandez Diazen kontra jarritako salaketak aztertu ditu Auzitegi Gorenaren Fiskaltzak. Prebarikazioa, sekretuak ezagutzera ematea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egozten diote jarduneko Barne ministroari. Baina Fiskaltzak ez du ikerketa penalik abiarazteko zantzu nahikorik antzeman.

De Alfonsori dagokionez, Madrilgo Lurralde Fiskaltzaren esku utzi du sekretuak ezagutarazteko deliturik egin duen ala ez argitzea. Bartzelonako Lurralde Fiskaltzak, berriz, diru publikoa bidegabe erabili zuen edo ez argitu beharko du.

Grabazioak argitaratu zirenean, Kataluniako Parlamentuak Ustelkeriaren Aurkako Bulegoaren zuzendari kargutik kendu zuen De Alfonso, “bere eginkizunak eta obligazioak ez betetzeagatik”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Auzitegi Gorena Espainiako Gobernua albisteak Ustelkeria politikoa azken albisteak Gaurko azken orduko albistea