Politika -
Presoak
Jaurlaritzak kolektiboaren batasuna 'hautsi' nahi duela esan du EPPK-k
Espainiako espetxeetan direnei bidalitako agiri informatibo batengatik Bakegintzarako eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren aurka egin du presoen kolektiboak.
Agentziak | Erredakzioa
EPPK presoen kolektiboak Eusko Jaurlaritza kritikatu du. Presoei gutun bat bidalita kolektiboaren batasuna ?hautsi? nahi duela salatu du EPPK-k. Legediak aurreikusten dituen espetxe-onurak lortzeko, eman ditzaketen pausoen berri ematen die Exekutiboak presoei agirian.
Espainiako espetxeetan direnei bidalitako agiri informatibo batengatik Jonan Fernandezek zuzendutako Bakegintzarako eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren aurka egin du presoen kolektiboak. Mezuan aukera legalak azaltzen dizkiete presoei, eta espetxe-onurak jasotzera animatzen dituzte.
Gara egunkariak gaur argitaratutako agiri batean, Jaurlaritzaren mezua jaso dutela baieztatu du presoen kolektiboak. EPPKren hitzetan, ?salbuespen legediak? uzten dizkien bi aukerak gogorarazten dizkiete: ezker abertzalearen damutze kolektiboa edo indibiduala.
EAJri kritikak
?EAJren eta beste batzuen funtzioa presoei bideko oztopo guztiak gogoraraztea dela ematen du; urtetik urtera Espainiako botereak bidea zailago jarri digu. Jakingo ez bagenu bezala?, adierazi du EPPK-k ironiaz.
Zentzu horretan, presoak erabakitzeko ?nahikoa nagusiak? direla esan dio kolektiboak Eusko Jaurlaritzari. Bestalde, ?egitasmo independentistaren fase berri honetan? bete behar duen funtzioa aurrera eramateko ?borondatea? agertu du EPPK-k.
?Zorionez, gutako bat kartzelatik ateratzen den bakoitzean askatasun prozesua oztopatzeko aitzakia bat gutxiago izango dute, eta guk, prozesua sendotzeko beste aktibo bat?, azpimarratu dute.
Deia
Hala ere, ?baldintzarik gabeko aberriratzea? lortzeko, ?eskura duten guztia? egiteko dei egin diete euskal erakunde eta eragileei, eta horretarako, kolektiboaren batasuna eta elkartasuna berretsi dute.
?Herriaren babesarekin bidea egin nahi dugu. Eta orain arte bezala, guztiak batera, nahiz eta bakoitzak bere ibilbide juridikoari eutsi behar?, azaldu du kolektiboak.
Frantzia
Azkenik, Frantziako Gobernuaren politika salatu du kolektiboak. EPPKren ahotan, Frantziak ?egoera usteltzea eta gaiztotzea? nahi du, eta ?mendeku nahiagatik bahitu? bezala erabili nahi ditu, ?helburu politikoak? lortzeko.
Hhorren arabera, ?helburuetako bat bistakoa da: ezker abertzalearen barnean ezinegona eta etsipena sortzea eta kontraesan artifizialak eta zatiketa bultzatzea?.