Politika -

Bakerako Hezkuntza Plana

Bakerako plana hurrengo ikasturtean abiatuko dela uste du Celaak

Akordiorik zabalena lortu nahi du Eusko Jaurlaritzak; horretarako EAJ, PSE eta PP, Eusko Legebiltzarreko hiru alderdi nagusien oniritzia lortu behar du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den Bizikidetza Demokratikoa eta Indarkeriaren Legitimazioa Kentzeko planaren inguruan, EAJrekin eta PPrekin akordioa lortzeko eta datorren urtean abiatzeko aukera dagoela uste du Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramilearekin batera eman du prentsaurrekoa Celaak, Gobernu bileraren ostean. Mendiaren hitzetan, "akordia lortzeko tartea dago".

Bakerako Hezkuntza Plan berria garatzeko Eusko Jaurlaritzak alderdiekin izaten ari dituen bileretan, akordiorik "ahalik eta zabalenaren bila" ari direla azaldu du Hezkuntza sailburuak, eta horretarako, horretarako EAJ, PSE eta PP, Eusko Legebiltzarreko hiru alderdi nagusien oniritzia lortu behar dutela uste du.

Kazetariek egindako galderei erantzunez, hurrengo ikasturtean plana abiatzeko aukera eta tartea dagoela uste du Celaak.

Biktimen testigantzak ikasgeletara eramateko aukerari buruz, Celaak gogoratu du Biktimen legean jasotzen dela aukera hori eta eskola bakoitzak erabakiko duela nola egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea