Politika -
Gobernu osaketa
Ortuzar: 'PSOEren esku dago Rajoyk agintzea edo bozak errepikatzea'
Alderdi barru borrokaren klabean jardutea egotzi die buruzagi jeltzaleak sozialistei. Bestalde, Rajoyk porrot eginez gero Sanchezek gobernua osatzen ahalegindu behar duela adierazi du Odon Elorzak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Andoni Ortuzar EAJren EBBKo presidenteak gaur adierazi duenez, PSOEren esku dago Mariano Rajoyren gobernua ahalbidetzea edo hauteskunde orokorrak errepikatzea.
Convergenciaren alderdi berriaren eratze kongresuan EiTBri egindako adierazpenetan Espainiako gobernu osaketa hizpide izan du buruzagi jeltzaleak. Alderdi barruko borrokaren klabean jardutea egotzi dio Ortuzarrek PSOEri. Jeltzalearen esanetan, sozialistek ezin dute erantzukizuna EAJren edota alderdi katalanen gainean jarri.
Bestalde, Odon Elorza Espainiako Diputatuen Kongresurako PSOEren hautetsiak nabarmendu du Pedro Sanchez sozialistak Ciudadanos eta Podemos alderdiekingobernua osatzen ahalegindu behar duela baldin eta Mariano Rajoyk bere saiakeran porrot egiten badu.
Elorzaren hitzetan, sozialistek ezezko argia emango diote Rajoyri haren balizko inbestidura saioan. Dena den, etorkizunean sor daitezkeen egoerak etapaz etapa eta urratsez urrats aztertzearen alde agertu da.