Politika -

Batzorde federala

PSOEk Rajoyren inbestidurari ezetz esango diola baieztatu du Sanchezek

Halaber, oposizioko buru izateko konpromisoa hartu du eta, Rajoyk gobernua osatzea lortzen ez badu ere, ez duela saiakerarik egingo iradoki du.

Pedro Sanchez. Artxiboko irudia: EiTB
Pedro Sanchez. Artxiboko irudia: EiTB
Ez aldeko botorik, ez abstentziorik emango dio PSOEk Rajoyri

1:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk ezetz bozkatuko du Mariano Rajoyren balizko inbestidura saioan, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak sozialistak gaur egiten ari diren Batzorde Federalean adierazi duenez. Gainera, oposizioko buru izateko konpromisoa hartu du eta oposizio "irmo eta betea" iragarri du.

Sanchezek hiru ezezko eman dizkio PPri: Rajoyk eskatzen duen koalizio handia errefusatu du, kanpotik ez duela PPren Gobernua babestuko ziurtatu du eta inbestidura saioan sozialistek ez dutela ez baiezko botorik emango ezta abstentziora joko ere nabarmendu du. "Dauden hiru aukeretatik -abstentzioa, aldeko botoa eta kontrako botoa- sozialistok kontra bozkatuko dugu", azaldu du batzorde federalean parte hartzen ari diren alderdikideen txaloen artean.

Bestalde, oposizioa gidatzeko konpromisoa hartu du. Alabaina, oposizioa egoteko gobernu bat osatu beharra dagoenez, lanean hasteko, bere erantzukizuna betetzeko eta haren kideko izaera duten alderdiekin gobernu berria osatzeko eskatu dio Rajoyri. "Zure esku dago, baina ez kontatu sozialistekin horretarako", azpimarratu du.

Rajoyk gobernua osatzea lortzen ez badu ere ez duela saiakerarik egingo iradoki du Pedro Sanchezek haren hitzaldian; izan ere, ziurtatu du sozialistek oposizio baliagarria" egingo duela "hautsitako adostasunak" berreraikitzen saiatzeko.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista Hauteskunde orokorrak Espainian Espainiako Gobernua albisteak Pedro Sánchez Eguneko albisteak