Politika -

Grabazioen eskandalua

Riverak ukatu egin ditu De Alfonsoren akusazioak

Ciudadanoseko presidenteak aitortu du Iruzurraren aurkako Bulego Kataluniarreko zuzendariarekin bildu zela.

Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea. EiTB
Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea. EiTB
Albert Rivera Ciudadanoseko presidentea. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak aitortu egin du 2013an Daniel de Alfonso Iruzurraren aurkako Bulego Kataluniarreko zuzendariarekin bildu zela.

De Alfonsok agerraldia egin du gaur Kataluniako Parlamentuan, Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroaren grabazioen eskandaluaren harira azalpenak emateko.

Horren esanetan, Riverak "babes osoa" eskaini zion, trukean "zerbait" ematen bazion, hau da, arerio politikoen aurka erabil zezakeen informazioa ematen bazion.

Hori horrela, Riverak ukatu egin ditu akusazioak, eta esan du bilera horren helburua izan zela "Kataluniako ustelkeriaren aurka modu independentean jokatu beharra dagoela” adieraztea.

Ciudadanosek ohar batean azaldu duenez, Riverak bere talde parlamentarioaren presidente gisa egin zuen bilera De Alfonsorekin.

Alderdiak deitoratu egin du Iruzurraren aurkako Bulego Kataluniarra polemikan nahasita egotea, eta "babesa" agertu die erakunde horretako langileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Ustelkeria politikoa azken albisteak Ciudadanos alderdia Albert Rivera