Politika -
'Gurtel auzia'
"Erabat errugabea" dela eta PPren babesa duela esan du Campsek
"Inork ezin du sinetsi Valentziako edo halako erkidego garrantzitsu bateko presidenteak bere burua hiru trajeren truke salduko lukeenik", esan du.
Erredakzioa
Francisco Camps Generalitateko presidenteak "erabat errugabea" dela esan du. ''Gurtel'' auziko opariak jasotzea egotzi diote, baina oparirik ez duela jaso erakusteko beldurrik ez duela azpimarratu du eta Mariano Rajoyren babesa eskertu du.
Gorenak Campsen kontrako auzia berriro irekitzeko agindua eman ostean, Valentziako Zuzendaritza batzordeak premiazko bilera egin du eta horren ostean, hauteskundeak aurreratzea ez duela baztertzen adierazi du Campsek; dena dela, "egokia deritzonean" hartuko lukeela erabakia argitu du.
"Ez dut aukera bat ere baztertzen", esan du. Ildo horretan, azkenean epaiketa ez dela egingo uste du; izan ere, "ez dago ezer ere ez" eta "prozesua barregarria da, ez du oinarririk".
Mariano Rajoy PPko presidenteak telefonoz deitu dio Campsi bere babesa eta konfiantza azaltzeko. Izan ere, orain arte ezagutu diren Poliziaren txostenak "alderdikoiak" dira.
"Inork ezin du sinetsi Valentzia bezalako erkidego garrantzitsu bateko presidenteak bere burua hiru trajeren truke salduko lukeenik", esan du.