Politika -
Euskadiko Eskola Kontseilua
Maria Luisa Garcia Gurrutxaga izango da Mugertzaren ordezkoa
Ordezkapena hilaren 14ean gauzatuko da, Isabel Celaak Gobernu Kontseiluari astearte honetan jakinaraziko dionez.
Erredakzioa
Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak asteartean jakinaraziko dio Gobernu Kontseiluari nor izango den Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente berria, Konrado Mugertza Urkidi ordezkatzeko. Ohar batean Jaurlaritzak aurreratu duenez, presidente berria Maria Luisa Garcia Gurrutxaga izango da.
Garcia 1959an jaio zen eta Euskal Filologian lizentziatua da. Gipuzkoako zenbait herritako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan da, baita ere Laguntza Zerbitzuetako aholkularia Donostiako berritzegunean.
Ingeleseko espezializazioa du eta bi urtez irakasle lanak egin zituen Kalifornian. Bereziki esperientzia eleaniztunen aholkularia izan da, bai ikastetxe publikoetan eta bai ikastoletan ere, eta duela urtebetetik hona Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztapen Zuzendaria izan da, "marko hirueledun berriaren diseinuan parte hartze nabarmena izan duelarik", Jaurlaritzak azaldu duenez.
Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea Hezkuntza Berriztapen Zuzendaria izan da Anjeles Iztueta eta Tontxu Campos sailburuen agintaldietan.
Ordezkapena hilaren 14ean gauzatuko da.